Nobedadeak
Nazioarteko erakundeen eskuliburua
Nazio Batuen Erakundea eta Europar Batasuna
María Luisa Sánchez Barrueco
Zuzenbidea 21, 2015
Paperezko euskarria
ISBN: 978-84-15775-99-6 | Euro: 18,00 | 202 orr. 21x29,7 cm.
Egungo nazioarteko errealitatea ulertzeko ondo ulertu behar ditugu nazioarteko erakundeak, berebiziko garrantzia baitute gaur egungo munduan eta herrialdeen arteko harremanetan. Estatuek nazioartean aktore nagusia izaten jarraitzen badute ere, beren botere erlatiboa murriztu egin da nabarmen, unibertsalizazioak eta globalizazioak planteatu dituzten erronkei aurre egin beharrak eraginda. Agerikoa da nazioarteko erakundeek estatuen arteko harremanak korapilatu dituztela; era berean, estatuen eta erakundeen arteko harremanak inork pentsa zezakeen baino konplexuagoak dira. Nazioarteko erakundeetako jarduna edozein estaturen atzerri politikaren funtsezko atal bilakatu da. Horrez gain, nazioarteko erakunde bakoitzak urratzen du bere ibilbide autonomoa —estatu kideengandik apartekoa—. Prozesu kontrajarri horiek guztiek zaildu egiten dute nazioarteko egoeraren analisi sendoa egitea. Ildo horretatik, eskuliburu honen asmoa da euskal literatura akademikoa nazioarteko erakundeen mundura hurbiltzea, kalitatezko euskarri zabala eta sakona eskainiz. Nazio Batuen Erakundea eta Europar Batasuna dira bereziki jorratuko diren erakundeak. Bakoitzak bere izaera izanik, sekulako aldaketa ekarri dute estatuarteko harremanetan, bai mundu mailan, bai Europa mailan ere.
Eskuliburu hau, berez, Zuzenbideko Graduko ikasleek oinarrizko bibliografia modura erabiltzeko egina den arren, Politika Zientzia edo Nazioarteko Harremanetan sakondu nahi duen edonorentzat ere baliagarri da, bertan azaltzen diren diren kontzeptu, prozesu eta erakundeak jorratzen baitira beste ikasarlo horietan ere.
Marketinaren Oinarriak
Philip Kotler, Gary Armstrong
Ekonomia, 2014
Paperezko euskarria
ISBN: 978-84-15759-20-1 | Euro: 65,00 | 908 orr. 21x29,7 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-15772-03-3 | Euro: 29,25 | Formatua: pdf, 8 Mb
Argitalpen digitala ere bai
Marketina oso alor garrantzitsua da gaur egun. Diziplina dinamikoa eta zirraragarria da, gai ugari hartzen dituena: bezeroekin harreman errentagarriak kudeatzea, merkatuak eta kontsumitzaileak ulertzea, marketin-mixaren lau elementuetan erabakiak hartzea, edo marketinean ere gizarte-erantzukizunez jokatzea. Lau arlo handi horiek lantzen ditu liburuak. Gainera, kontzeptuen azalpenen ondoan, adibide ugari eskaintzen dira, marketinaren garrantziaz eta baliagarritasunaz jabetzen laguntzen digutenak.
EGA Master kasuaren metodoa
Pedro Luis Uriarteren hitzaurrea
Luis Aranberri
Ekonomia, 2013
Paperezko euskarria
ISBN: 978-84-15759-19-5 | Euro: 20,00 | 120 orr. 15x22 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-15772-03-3 | Euro: 8,00 | Formatua: pdf, 1 Mb
Argitalpen digitala ere bai
Zahartze osasungarria: erreferenteak eta baliabideak
Juan Fco. López Paz
Psikologia, 16, 2013
Paperezko euskarria - POD
ISBN: 978-84-15759-05-8 | Euro: 6,00 | 124 orr. 15x22 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-9830-421-3 | Euro: 2,40 | Formatua: pdf, 458 kb
Argitalpen digitala ere bai
Sentsibilizazio handia dago hirugarren eta laugarren adineko gaiei buruz, populazioaren zahartze progresiboari lotuta. Argitalpen honetan, zahartze osasungarriari buruzko esanahia azaltzeko eta sakontzeko bost zutabe agertzen dira: Lehenik, bizi-zikloan zeharreko zahartzea; bigarrenik, zahartzaroa eta zahartzea; hirugarrenik, norbanako ikuspegia; laugarrenik, ikuspegi soziala; eta, azkenik, ikuspegi biopsikosoziala eta zahartzeari buruzko prozesua. Beraz, zahartze-prozesuak
gizakiaren bizi-zikloari lotutako garrantzizko prozesu horren ikuspegi osoa eta integratzailea emango dio.
Migraciones y Diversidad / Migrazioak eta Aniztasuna
Retos para la construcción social / Gizarte-eraikuntzarako erronkak
José María Guibert (ed.), Cecilia Martínez y Saioa Bilbao (coords.)
Giza Eskubideak, 2013
Paperezko euskarria
ISBN: 978-84-15759-04-1 | Euro: 25,00 | 300 orr. 15x22 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-9830-422-0 | Euro: 10,00 | Formatua: pdf, 905 kbp
Argitalpen digitala ere bai
Jesusen Lagundiko Loiola Probintziak Migrazioei buruzko Sarea sortzen ari da, hiru arlo inguruan: hausnarketa, ekintza eta aholkularitza: hezkuntza integratzailea; herritartasun inklusiboa, partaidetzaren eta bizikidetzaren erronkei heltzeko; eta aniztasuna, erlijio-pluraltasuna barne, modu positibo batean kudeatzeko ikuspegitzat hartuta. Hamalau jardunbide egokiak sistematizatu eta dokumentatu dira. Eta gure esku-hartze esparruaren oinarriaren batera aurkezten dira hemen.
Zer da aisia?
25 erantzun klasiko eta lekukotza bat
Manuel Cuenca Cabeza
Aisiazko Ikaskuntzen gaineko Dokumentuak, 49, 2012
Paperezko euskarria - POD
ISBN: 978-84-9830-371-1 | Euro: 13,25 | 122 orr. 15x22 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-9830-371-1 | Euro: 5,30 | Formatua: pdf, 674 kb
Argitalpen digitala ere bai
Aisiazko Ikaskuntzen Institutuaren 25. urteurrena ospatzeko berezki prestatutako argitalpen honetan hogeita bost autoreren hausnarketak biltzen dira euskaratuta. Honetaz gain eta lehenen aldiz euskaraz, Manuel Cuenca Cabeza institutuaren fundatzailearen lekukotza jasotzen da, non aisia humanistaren oinarriak puntuz puntu azaltzen diren. Liburuxka honek aisiaren inguruko hausnarketarako oinarrizko eskuliburu eta sarbide izan nahi du, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko 25 urteko ibilbide teoriko eta praktikoaren lekukotza jasotzeaz batera.
Psikopatologia: eskuliburua
Ana Estévez, Iratxe Redondo
Psikologia, 15, 2012
Paperezko euskarria
ISBN: 978-84-9830-370-4 | Euro: 10,00 | 146 orr. 15x22 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-9830-416-9 | Euro: 3,00 | Formatua: pdf, 440 kb
Argitalpen digitala ere bai
Liburu honek Psikopatologiaren eremuko oinarrizko ezagutzak garatzea du helburu. Horretarako, berez konplexuak diren kontzeptuak eta sailkapenak modu ulergarri eta hurbilean azalduta daude.
Psikologian dauden sailkapen sistemetatik hasita, kontzientzia, oroimena, psikomotrizitatea, sexualitatea eta abarren psikopatologia landu dugu.
Beraz, erabilgarria da, bai lehenengo aldiz gaira hurbiltzen direnentzat, bai arlo honetan sakondu nahi dutenentzat.
Idatziz komunikatu
Gazteak eskolan idazten
Elixabete Perez Gaztelu, Esther Zulaika Ijurko
Giza Zientziak, 28, 2012
Paperezko euskarria - POD
ISBN: 978-84-9830-355-1 | Euro: 16,00 | 306 orr. 15x22 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-9830-413-8 | Euro: 7,90 | Formatua: pdf, 1,01 Mb
Argitalpen digitala ere bai
[…] azken urteotan, asko idatzi da horretaz; hausnarketa serioak egin dira. Dozenaka liburu eta liburuxka ditugu argitaraturik hizkuntza-gaitasunaz, testu-ekoizpenaz, testugilearen gaitasunez, testuinguruaren baldintzez, komunikagarritasunaz, idazteaz beraz…
Eta, preseski, kontu horiek hartu dituzte aztergai eta hizpide Elixabete Perez Gaztelu eta Esther Zulaika Ijurko Deustuko irakasleek, eta Batxilergoko lehen mailako ikasleen ekoizpenak izan dira analisirako abiapuntu. Ordu askoko jarduna eta emana dago liburu honen atzean. Baina ez lana bakarrik, baita urrats pragmatiko handiak ere.