Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación, adaptarse a sus preferencias y realizar labores analíticas. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies. OK | Más información

Deustun argitaratzen

Nola argitaratu Deustuko Unibertsitatean

Deustuko Unibertsitateko Argitalpen Saila arduratzen da unibertsitateko elkarteko kideen ikerlanak eta dibulgazioko eta irakaskuntzako lanak argitaratzeaz. Eginkizun horretan, unibertsitateko liburuen produkzioa kudeatu eta haien zabalkundea sustatzen du.

 

Zer egiten duen Argitalpen Sailak

Interes zientifikoa duten lanak argitaratzen ditu, hots, dagokien jakintza arloari ekarpena egiten diotenak, eta, bereziki, Deustuko Unibertsitateak onetsitako ikerrildoetan parte hartzen dutenak. Noiz edo behin dibulgazioko bestelako lan batzuk ere argitaratzen ditu, gizartearentzat duten garrantzia aintzat hartuta.

Deustuko Unibertsitateko argitalpenen funtsak hiru atal ditu: sail orokorrak, erakunde eta zentroen argitalpenak eta aldizkariak. Sail orokorrek osatzen dute argitalpenen katalogoa eta arlo hauek jorratzen dituzte: Zientzia Juridikoak, Ingeniaritza, Letrak, Gizarte Zientziak, Giza Zientziak, Teologia eta Ekonomia eta Enpresa Zientziak.

Bere eginkizunak eta unibertsitateak ikerketaren eta zabalkundearen alorretan zehaztutako helburuak ahalik eta ondoen betetzeko, Deustuko argitalpenak paperean eta formatu elektronikoan argitaratzen dira. Izan ere, egungo errealitate digitalera egokitu nahian, funts bizia formatu elektronikoan argitaratua dago, haien ezaugarri bereziak direla eta paperean baino argitaratu ez diren izenburu batzuk izan ezik. Era berean, badira ebook erara bakarrik banatzen diren lan batzuk, Maior sailekoak hain zuzen ere. Dena dela, bada paperezko alea eskuratzeko aukera, bezeroak eskatuta inprimatzeko zerbitzuaren bitartez.

 

Nork argitaratu dezakeen Deustun

Deustun argitaratzeko, idazleak —edo idazleek lana batzuen artean eginikoa izanez gero—, lokarriren bat eduki behar du unibertsitatearekin. Dena dela, lanak ekarpen interesgarria egiten badio Deustuko Unibertsitateko ikerrildoren bati, ez da baztertuko egileak erakunde akademikoarekin harremanik ez badu ere.

Beste erakunde edo argitaletxe pribatuekiko elkarlana ere egiten da, haien helburuek Deustuko Unibertsitatearen egitasmoa aurrera eramaten laguntzen badute eta Deustuko kalitate irizpideak betetzen badituzte.

Argitalpen Sailak ISO 9001:2008 kalitate agiria du 2009ko azarotik.

 

Argitalpen Batzordea: zer den eta nola egiten duen lan

Argitalpen Sailak, bere egitekoa aurrera eramateko, Argitalpen Batzordearen laguntza du. Batzorde horri dagokio unibertsitateko ekoizpenaren kalitate zientifikoa zaintzea eta bermatzea. Unibertsitateko argitalpenetarako estrategiak eta irizpideak ezartzen parte hartzen du eta Deustuko Unibertsitateko bildumetan zer testu argitaratuko diren erabakitzen du. Gutxienez sei eta gehienez zortzi kide ditu:

  • Ikerketa arloaren ardura duen errektoreordea, edo haren ordezkaria. Bera da batzordeburua.
  • Lau, bost edo sei irakasle doktore, errektoreak izendatuak, errektoreordeak proposaturik, irizpide hauek kontuan hartuta: kargurako gaitasuna, Unibertsitateko espezialitateak ordezkatuta egotea eta hizkuntz aniztasuna.
  • Argitalpen sailaren arduraduna. Bera da batzordeko idazkaria.

Batzordekideak bi hilerik behin elkartzen dira, urritik ekainera bitartean. Dena dela, batzordeburuak edozein momentutan bildu dezake batzordea, beharrezkoa izanez gero.

Argitalpen Batzordeak lanaren interes zientifikoa balioesten du eta argitaratzeko formaturik egokiena ebazten du, gaia eta edukia, kontu formalak, nori zuzenduta dagoen eta nolako zabalkundea izan dezakeen kontuan hartuta. Horretarako, behar dituen txostenak eskatzen ditu edo iritzi ongi oinarrituak eman ditzaketen profesional eta adituei galdetzen die lanaren kalitateaz edo hura argitaratzearen egokitasunaz.

 

Zabalkunderako bideak

Lanen zabalkunderako eta era askotako irakurleengana iristeko, Deustuko Unibertsitateko Argitalpen Saila Espainiako eta nazioarteko plataforma digital nagusietan dago, argitalpenak merkaturatzeko joera berrietara egokiturik.

Gainera, Deusto Open Books ekimena jarri du martxan, bertako jarduera zientifikoak sortutako edukiak ezagutzera emateko. Ekimen honetan, berehalako eta doako sarbidea ematen da hainbat gai arlotara, webaren bitartez. Zerbitzu horri esker, irakurleek atal horretan ageri diren erreferentziak kontsultatu, ezagutarazi eta aipatu ditzakete. Gaur egun, Deusto Open Books-en sail hauetako lanak daude besteak beste: Tuning, HumanitarianNet, Deusto Forum, Cuadernos Penales José María Lidón, Migraciones Internacionales, Ayuda Humanitaria y Desarrollo, Giza Eskubideei buruzko Koadernoak, Orkestra, Cuadernos Europeos de Deusto eta Estudios de Deusto.

Banaketa prozesuari dagokionez, Deustuko Unibertsitateko Argitalpen Saila Ediciones Mensajero etxearen egitura komertzialaz baliatzen da batetik. Ediciones Mensajero Jesusen Lagundiak sortu zuen 1015ean eta Espainian eta Latinoamerikan daukan banatzaile sare zabalari esker, irakurle gaztelaniadun askorengana iristeko modua dugu. Bestetik, Argitalpen Sailak Fotocomposición Ipar, S. Coop. enpresaren laguntza dauka. Enpresa hori duela 35 urte baino gehiago jaio zen eta bera arduratzen da plataforma digitalak merkaturatzeaz.

 

Deustuko Unibertsitatean argitaratzeko prozesua

Deustuko Unibertsitatean argitaratu nahi duen idazleak Argitalpen Sailak ezarritako arauak jarraitu behar ditu liburuaren edizioa eskatzeko.

Horretarako, lana inprimatuta eta euskarri informatikoan (Worden ahal dela) aurkeztu behar du. Ezinbestekoa da testuak kontuz eta arretaz berrikustea aurkeztu aurretik. Testuek irakurterrazak izan behar dute, ez dute tipografia edo ortografia akatsik eduki behar eta Argitalpen Sailak zehaztutako edizio irizpideen arabera eginak egon behar dute. Gogoan izan behar da Argitalpen Sailak lanak aurkezteko arauak ematen dituela, ebaluazio zientifikoa errazteko asmoz.

Lanari bi agiri erantsiko zaizkio: gutun bat lanaren interesa justifikatuz, eta «Egilearen edo edizioaren arduradunaren adierazpena» inprimakia.

Argitalpen Sailak proposamena bideragarria den aztertuko du, gai arloa, egilearen beste proiektu batzuk eta lan berriak ze aukera izan ditzakeen kontuan hartuta. Bideragarritasuna aztertutakoan, lana Argitalpen Batzordeari aurkeztuko zaio, ebalua dezan. Adituen iritzia behar izanez gero, kanpoko ebaluazioa eskatuko da, profesional eta espezialistek iritzi ondo oinarritua eman dezaten lanaren kalitateaz eta hura argitaratzearen egokitasunaz. Prozesu horretan ezkutuan gordeko da egilea nor den.

Behin Argitalpen Batzordearen oniritzia jasoz gero, produkzio faseari ekingo zaio. Horretarako, Argitalpen Sailak edizioaren baldintzak ezarriko ditu eta kontratu-agiriak eskainiko dizkio egileari edo egileei, sinatzeko.

Jabetza intelektualari dagozkion eskubideak sinatutako kontratuen araberakoak izango dira, indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren legeriarekin bat (1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa).

 

Payday Loans In Tennessee.

Informazio gehiago

Atzoko eta gaurko irudiak

Banatzailea

Banatzailea

Gure liburuak hemen ere

UNEbook
e-libro
Casa del Libro
Casalini Libri
Digitalia
GoogleLibros
BookWire

Bazkideak

UNE UNEbook

Deustu Sarean

Buzón de sugerencias

Iradokizunen ontzia

Deustuko Unibertsitatea

Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitateetako etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail: web@deusto.es

Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail: web@deusto.es

rss
RSS jarioak
Harpidetu Deustuko Unibertsiatetko berrietara RSS bidez

@ 2013 Universidad de Deusto - Todos los derechos reservados