Universidad de Deusto



HasieraArgitalpenak › Nortzuk garen? 
Nortzuk garen?

Deustuk argitalpen jarduna sorreratik bertatik mantendu du, baina 1905ean «Estudios de Deusto» aldizkariarekin ekin zion ibilbide sendoari. 1971n sortu zen beste aldizkari beterano bat, «Letras de Deusto», literatura esparrukoa. Argitalpen Saila, unibertsitateko zerbitzu gisa, 1972an sortu zen, ikasleentzako liburuak eta eskuliburuak argitaratzeko helburuarekin.

Gaur egun Deustuko argitalpen lanaren gunea irakasleek burututako lan zientifikoek osatzen dute. Diziplina arteko ikerketak argitaratzen dira, zabalkunde lana egiteko asmoz, baita giza zientzien arloko zenbait alderdi zientifiko eta teknikotako ikerketa zehatzak ere.

1985ean, Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu zuen Mensajero argitaletxearekin, gure argitalpenen zabalkunde eta merkaturatzean laguntzeko. 1992tik diseinu propioko ildoa du, Deusturen nortasun korporatiboaren atal gisa. Bildumak zazpi koloretan daude batuta: berdea Letretarako, Filosofiarako eta Teologiarako; granatea gizarte gaietarako eta gai juridikoetarako; horia eta laranja Ekonomia eta Informatikarako; beltza Giza Zientzietarako; urdina gai instituzional edo unibertsitateko pentsamendurako; eta grisa Migrazio, Laguntza Humanitario eta Aldizkarietarako.

Ikerketako Errektoreordetzaren menpeko Argitalpen Batzorde batek egiten du titulu berrien hautaketa. Batzorde horren zereginik nagusiena unibertsitateko argitalpen zigilua izango duten lanen kontrol zientifikoa egitea da. Zeregin horretarako Deustuko Unibertsitateko bere egituretatik kanpoko adituei eskatzen die iritzia.

Argitalpen Saila Euskadiko Editoreen Elkarteko eta Espainiar Unibertsitateetako Argitaletxeen Batasuneko kidea da.


Bilboko canpusa
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako canpusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2009 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta