Universidad de Deusto



HasieraArgitalpenak › Nobedadeak 
Nobedadeak   (Argitalpenaren jatorrizko hizkuntzan dago laburpena)
 

 

 

Zuzendaritza Estrategikoa

Zuzendaritza Estrategikoa
Barne- eta kanpo-analisirako tresnak
Arthur A. Thompson Jr., A.J. Strickland III, John E. Gamble

Economía, 2011

Paperezko euskarria - POD
ISBN: 978-84-9830-325-4
Euro: 20,00
258 orr. 21x29,7 cm.

Euskarri digitala
ISBN: 978-84-9830-394-0
Euro: 9,00
Formatua: pdf, 1,75 MB

Argitalpen digitala ere bai

Edozein erakundetako zuzendariek negozioaren etorkizuna irudikatzen hasteko enpresaren egungo egoera aztertu behar dute. Hain zuzen ere, egungo egoera aztertzeak industriaren egoera (kanpo-analisia) eta enpresaren egoera (barne-analisia) lantzea esan nahi du. Baina, horren aurretik, estrategia zer den eta nola osatu eta gauzatzen den ere jakin behar da.

Eduki kontzeptual horiek enpresetako adibide ugarirekin batera eskaintzen dira, egileek erakutsi nahi baitute aztergai dituzten gaiek zerikusi zuzena dutela enpresetan egunero hartu behar diren erabakiekin.

Thompson, Strickland eta Gamble doktoreek ibilbide akademikoa eta enpresako esperientzia uztartzen dituzte eta horrenbestez, bere lanetan eduki kontzeptualak eta enpresetako irakaspenak tartekatzen dituzte, aurkezpen ulergarri eta baliagarriak eskaintzeko.


Filosofia Politikoko 10 giltza-hitz

Vivir, ¿para qué? - Vol. II
Diego Gracia, Miguel Sánchez-Ostiz, Andoni Luis Aduriz, Carlos Alonso Bedate SJ, José Antonio Marina, Arantza Quiroga, Monseñor Ricardo Blázquez, Enrique Cerdá

Forum Deusto, 2011

Paperezko euskarria - POD
ISBN: 978-84-9830-303-2
Euro: 15,55
156 orr. 15x22 cm.

Euskarri digitala
Jaitsi PDF (dohainik)
Formatua: pdf, 1,15 Mb

Argitalpen digitala ere bai

La reflexión en torno «al sentido de la vida», que el Forum Deusto presentó en el volumen anterior, continúa a través de otras «vidas con sentido». Se dan cita ahora la bioética, la literatura, la cocina, la educación, la ciencia, la fe y la vida dedicada a la Iglesia, y a través de ellas se comprueba el acierto de las palabras del profesor Frankl: «La vida exige a todo individuo una contribución y depende del individuo descubrir en qué consiste».



La Universidad de Deusto entre dos siglos

La Universidad de Deusto entre dos siglos
Los últimos 25 años (1986-2011)
María Jesús Cava Mesa, Jon Leonardo

Argitalpen Bereziak, 2011

ISBN: 978-84-9830-306-3 (Paperezko euskarria)
Euro 40,00
258 orr. 21x27

1886ko irailaren 25ean hasi zen lanean Deustuko Unibertsitatea Bilbon, Jesusen Lagundiak Espainian goi mailako hezkuntzako ikastetxe bat jartzeko hausnarketa prozesu baten ostean. Gurari hura Bilboko burgesiaren asmoekin bat etorri zen eta, horrenbestez, ikastetxea Deustun kokatu zen, hiritik ez oso urruti, baina bai ikasteko behar den bakardadea ziurtatzeko distantzia egokira. Bizkaiko Aldundiak, Bilboko Udalak eta inguruko gainerako erakunde publiko zein pribatuek beti eman diote babesa Unibertsitateari, ikastetxearen bilakaera independentea errespetatuz bere 125 urteko ibilbidean; eta urte horietan prestatu dituen 100.000 ikasleak dira mundu zabalean aurkezteko bermerik onena.

Deustuk, Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko aldaketa sakona egin ondoren, sei fakultate ditu gaur egun, eta horietan biltzen dira gure unibertsitatean lantzen diren sei jakintza-arlo nagusiak: Zuzenbidea, Ekonomia eta Enpresa Zientziak, Psikologia eta Hezkuntza Zientziak, Ingeniaritza, Gizarte eta Giza Zientziak, eta Teologia. Bestalde, Unibertsitateak hainbat institutu eta katedra sortu eta eratu ditu, askotariko gaiei buruzko ikerketan eta graduondokoetan espezializatuak: euskal gaiak, Europako ikaskuntzak, giza eskubideak, droga-menpekotasunak, kooperatiba ikaskuntzak, aisia, erlijio zientziak, zuzenbidea eta giza genoma, lehiakortasuna eta estrategia, pedagogiaren berrikuntza, enpresa zuzenbidea, etab. Deustu bi campusetan dago, Bilbon eta Donostian, eta 10.000 ikasle inguru, seiehun irakasle egonkor eta mila eta berrehun irakasle gonbidatu ditu.

Mª Jesús Cava Historia Garaikideko katedradunak eta Jon Joseba Leonardo Soziologiako katedradunak –biak ere Deustuko Unibertsitateko irakasleak– zehaztasunez eta ikuspegi kritikoz azaldu dituzte orriotan ikastetxe honen azken 25 urteak (1986tik 2011ra). Epe horretan, Deustuk bilakaera ikusgarria izan du eta aitzindari bihurtu da nazioarteko erreferentziako unibertsitate prestakuntzan. Barne indar horrek argi erakusten du aurrerantzean ere aberastasun intelektual handiko ekarpena egingo diola bere ahaleginaren eta lanaren hartzaile den gizarteari, ematen dituen ikasketen bitartez, ikasleak prestakuntza humanista egokiz jantziz, XXI. mendeko erronka profesionalei behar bezala erantzuteko.

Las plantas en la biblia

Las plantas en la biblia
Santiago Segura Munguía, Javier Torres Ripa

Letrak, 51, 2011

ISBN: 978-84-9830-305-6 (Paperezko euskarria)
Euro 42,00
384 orr. 17x24 cm.

El hombre ha vivido siempre rodeado de vegetación que ha utilizado para facilitar su existencia. La importancia de las plantas para la Humanidad está basada en la reputación y en los conocimientos recopilados sobre ellas que las generaciones han ido transmitiendo a lo largo de los siglos. Esta experiencia colectiva permitió los grandes avances de la agricultura y el aprovechamiento de las plantas para otros fines, científicos o industriales, además de los basados en la alimentación o el ocio.

Los textos bíblicos se hicieron eco de la relación del hombre con su entorno y ofrecieron los primeros testimonios escritos sobre el valor simbólico de los árboles y los arbustos. En los relatos se percibe que las plantas forman parte de la vida cotidiana, se aprecian sus virtudes, sus utilidades y se habla de ellas con naturalidad, como una parte integrante del contexto de la creación del hombre en la Tierra. Muchas de esas plantas son bien conocidas pero otras no lo son tanto y su correcta identificación ha sido objeto de controversias. Todas ellas están presentes en este libro, que ofrece un caudal de citas y referencias a los textos sagrados en los que aparece citada cada planta con una explicación sobre el valor de esa especie en aquellos tiempos.



El copyright en cuestión

El copyright en cuestión
Diálogos sobre propiedad intelectual
Javier Torres Ripa, José Antonio Gómez Hernández (coords.)

Derecho, 93, 2011

ISBN: 978-84-9830-301-8 (Euskarri digitala)
Euro: 11,25
Formatua: pdf, 1.665 Kb

ISBN: 978-84-9830-317-9 (Paperezko euskarria)
Euro 25,00
202 orr. 15x22 cm.

Argitalpen digitala ere bai

Nos guste o no, tenemos que asumir que nuestros hábitos de creación, acceso y consumo cultural están experimentando una transformación histórica con la llegada de Internet.

En los próximos años tendremos un acceso ilimitado a cantidades inmensas de contenidos digitales creado por los propios ciudadanos, lo que conllevará una reorganización de los sistemas educativos y del sector cultural.

Ante estas nuevas formas de crear, acceder y consumir la cultura, los autores, editores, libreros y bibliotecarios, entre otros, deberán reflexionar sobre cuál será su papel en la sociedad digital.

La lectura de este libro se convertirá en una brújula para profesores, alumnos, profesionales del mundo jurídico y, por supuesto, para los autores del siglo XXI, que quieran entender las implicaciones del impacto de Internet en la propiedad intelectual.

Javier Celaya

Emakumea gizartearen ispiluen, itzala ala sormena

Emakumea gizartearen ispiluan, itzala ala sormena?
Giza eskubideak ditugu jokoan
Olga Cardeñoso Ramírez

Giza Eskubideei Buruzko Deustu Koadernoak 63, 2011

ISBN: 978-84-9830-387-2 (Euskarri digitala)
Euro: 3,00
Formatua: pdf

ISBN: 978-84-9830-387-2 (Paperezko euskarria)
Euro 9,00
84 orr. 15 x 22 cm.

Argitalpen digitala ere bai

Teoria psikologiko gehienek, itxurazko neutraltasuna gorabehera, emakumezkotasuna aztertzean oraindik darabilten ikusmoldea «emakume izateari buruz uste denaren» gaineko estereotipo tradizionalek baldintzaturik dago oso. Emakumeen mundua behatzean, oso teoria gutxik sartzen dituzte, emakumeen berezkotzat harturik, tradizioz gizonezkoarekin lotu diren hainbat ezaugarri, hala nola arrazionaltasuna, pertseberantzia edo/eta agintea, gehientsuek tradizioz emakumearekin lotu diren ezaugarriak —harmena, samurtasuna, menpetasuna...— baino ez baituzte kontuan hartzen. Saiakera honetan, Bolenek, artetipoei buruz proposatutako ikusmolde berriaren bitartez, emakumezko errealitatearen inguruan defendatzen duen ikuspuntu integratzaile, moderno eta osokoa hartuko dugu abiapuntutzat, bai gizarteak, bai zientziak emakumezkoa islatzean darabiltzaten irizpide okerrak salatzeko asmoz. Izan ere, irizpideok oztopo latza dira, senidetasunezko eta berdintasunezko gizarterantz jotzeari begira.


Bilboko canpusa
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako canpusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2009 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta