Universidad de Deusto



HasieraArgitalpenak › Deusto Open Books 
Deusto Open Books

Sarrera. Zer da Deusto Open Books?

Sarrera librea (ingelesez, open access) bibliografia-ekoizpenera hurbiltzeko beste modu bat da; horrela, irakurlearen eskura jartzen dira, modu librean eta berehala, Internet bidez irakurri, behera kargatu eta gorde ahal diren materialak.

Izendapen hau duten tituluak, beraz, kontsultatu, ezagutzera eman eta aipatu egin daitezke –autoretza behar bezala adierazi beharko da eta obra osotasunean errespetatu beharko da–, finantza- edo lege-arloko eragozpenik gabe.

Ekimen hori dela eta, Deustuko Unibertsitateak abian jarri du zerbitzu hau, edukiak kudeatzeko, modu elektronikoan babesteko eta kanpora ahalik eta gehien zabaltzeko, formatu digitalean; eduki horiek zientzia- eta ikasketa-jardueraren ondoriozkoak dira, eta, horrela, pertsona-kopuru gehiagoren eskura jarri nahi dira.

Argitalpen Zerbitzuak aukera ematen du obra horiek bezeroak eskatuta inprimatzeko (Print On Demand), ohiko liburuaren formatuan; sistema horri esker, beti izango duzu eskura, eskatutako aleen tirada eta prezioa gorabehera.

Tuning
tuning
libros tuning
Tuning hezkuntza-proiektua 1999. urtean sortu zen, Europako unibertsitateek Bologniako prozesuak eta Europako Unibertsitate Eremuak proposatutako erronkari erantzuteko, bertako estatu guztietan ulergarriak eta parekatzeko modukoak diren titulazioak eskuratzeko.

Ekimen honen lehenengo urratsetan, 15 herrialdek egin zuten bat; gero, bat egindako erakunde-kopurua Europar Batasuneko kide diren 27 herrialdeetan ere zabaldu zen, eta, gerora, Ekialdeko Europara eta Latinoamerikara zabaldu zen. Gaur egun, oraindik Ameriketako Estatu Batuetara, Afrikara, Australiara, Japoniara eta Indiara heldu ez bada ere, 58 herrialdek parte hartzen dute Tuningen eta argitalpenak 17 hizkuntza baino gehiagotan daude.

Kalitate hobea lortu nahi duen proiektu baten oinarriak dira honakoak: adostasuna lortzea, aniztasuna errespetatzea eta elkarrekin lan egitea, erreferentzia-puntu komunak lortzeko, ikaskuntza, gaitasunak, abileziak eta trebetasunak oinarri hartuta. Horretarako, unibertsitate-eremuan gero eta nazioartekotasun handiagoa egoteak ematen dituen aukerez baliatzen da.

Ikusi Tuning liburuak

bandas
HumanitarianNet
libros humanitarianNet
humanitarianNet
HumanitarianNet, laguntza humanitarioko gaietan ikerketak garatzeko sare tematikoan hiru zentro-mota daude: unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta gobernuko eta gobernutik kanpoko erakundeak. Gaur egun, 87 unibertsitate, 3 ikerketa-zentro eta, behintzat, nazioarteko 9 erakunde daude; horien helburua da interes komuna duten proiektuak egitea, ezagutza integratzea eta lan-kalitatea hobetzea, garapen humanitarioaren arloan. Zifra horiek erakusten dute egon daitekeen mugimendua eta sareak bilketarako duen gaitasuna.

HumanitarianNet sarearen helburua da unibertsitateek garapen humanitarioan egiten duten lana hobetzea, irakaskuntza, ikerketa, landa-lana, eztabaida eta zabalkundea barne. Garapen humanitarioa eremu akademiko berritsua da; beren artean loturak dituzten diziplina ugari jasotzen ditu, bai zientzia-arloan, bai giza baliabideen arloan, krisi humanitarioaren kausak aztertzeko eta birgaitze eta garapenerako estrategiak formulatzeko.

Ikusi HumanitarianNet liburuak

bandas
Deustu Foruma
Forum Deusto
libros Forum Deusto
Gizarteari zerbitzua emateko, Deustuko Unibertsitateak, 1989-90 ikasturtean, Deustu Foruma sortu zuen, erakusleku, hausnartzeko leku eta eztabaidarako leku izateko, unibertsitateko ikuspegi zehatzarekin. Honakoak ditu oinarri nagusi: ideia guzti-guztien onarpena, zorroztasun akademikoa, analisi kritikoa eta eztabaida irekia eta lasaia; hori guztia, gizarte-pluralismoarenganako errespetuzko ingurunean.

Ikusi Deustu Forum liburuak

bandas
José María Lidón omenezko Zigor Zuzenbideko Koadernoak
libros Forum Deusto
Forum Deusto
José María Lidónen omenezko Zigor Zuzenbideko Koadernoek helburu bikoitza dute. Bizirik mantendu nahi dute ETAk erail zuen José María Lidón irakasle eta magistratuaren oroimena; izan ere, ahazteak esan nahiko luke hil izanagatiko injustizia jasanezina onartzea eta, nolanahi ere, gaizkide ere egitea. Era berean, asmoa da bere oroimena elkargune izatea, zigor-zuzenbidearekin lotutako lanbidea edozein dela ere, askatasuneko eta berdintasuneko gero eta espazio zabalagoak sortzen eta horiek errealagoak eta guztiontzako eraginkorragoak izaten laguntzen duen Eskubidearen aldeko irrika elkarren artean partekatzeko. Horrela, oroimena askoz ere aberasgarriagoa izango da.


José María Lidónen omenezko Zigor Zuzenbideko Koadernoak liburua ikusi

 
Nazioarteko Migrazioak
libros Forum Deusto
Nazioarteko migrazio-mugimenduei buruzko diziplina anitzeko hausnarketarako bilduma, gizarte-eraikuntza berrietarako aukera eta erronka gisa.

Ikusi Migraciones Internacionales liburuak

bandas
Gizaldeko Laguntza eta Garapena
libros Forum Deusto
Eskuliburu gisa, Laguntza Humanitarioa eta Garapena bildumak Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Masterraren (NOHA) esparruan sortutako testuak biltzen ditu. Masterra unibertsitate arteko eta diziplina anitzeko graduondoko programa da, eta NOHA (Network on Humanitarian Assistance) unibertsitate-sareko zazpi kidek ematen dute: Université Catholique de Louvain, Belgika; Université d’Aix-Marseille III, Frantzia; Ruhr-Universität Bochum, Alemania; University College Dublin, Irlanda; Deustuko Unibertsitatea, Espainia; Uppsala University, Suedia, eta Rijksuniversiteit Groningen, Herbehereak.


Programa lau ildo nagusitan dago banatuta (ikastaro trinkoa, muina, espezializazioa eta ikerketa eta praktikak), eta gobernuz kanpoko erakunde eta nazioarteko erakunde ugariren eta ekintza humanitarioaren arloan garrantzia duten beste eragile batzuen laguntza du.

Ikusi Gizaldeko Laguntza eta Garapena liburuak

 
Giza Eskubideko Koadernoak
libros Cuadernos de Derechos Humanos
Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak, ikuspegi dibulgatzaileagoarekin eta formatu murriztuagoarekin —baina zorroztasun osoz—, Giza Eskubideei buruzko Deusto Koadernoetan, bost argitalpen laburtzen ditu, ikasturte bakoitzeko. Lanak originalak eta argitaragabeak dira, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. Material garrantzitsuak eta gaur egunekoak lantzen dituzte, giza eskubideen arlokoak.

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua 1997. urtean sortutako erakunde akademikoa da eta Deustuko Unibertsitateari dago lotuta. Bere helburu nagusia giza eskubideen kulturaren alde lan egitea da, unibertsitateko ikuspegitik, eta gizarteagatiko eta nazioartera begirako bokazio argia duela.


Ikusi Giza Eskubideko Koadernoak

bandas
Orkestra
libros Orkestra
El Instituto Vasco de Competitividad Orkestra surgió en 2006, en el seno de la Fundación Deusto, con el objetivo de apoyar la actividad de la Administración, de los agentes socioeconómicos y de las universidades del País Vasco.

Cuatro cátedras o líneas principales vertebran la labor de Orkestra: Territorio, Emprendimiento, Estrategia y Energía. En torno a estos cuatro elementos se generan numerosas publicaciones (libros, informes, reports, artículos científicos, working papers,...) que se organizan en varias series: Competitividad; Clústeres, desarrollo e innovación; Entrepreneurship y Orkestra Basque Chair of Competitiveness, entre otras.


Ikusi Orkestrako liburak

bandas
Deustuko Europako Koadernoak
Revistas Cuadernos Europeos

Cuadernos Europeos de Deusto es una revista universitaria especializada en el estudio de la Unión Europea que, a partir de un enfoque multidisciplinar, tiene como finalidad difundir análisis y conocimientos en torno al proceso de construcción europea en todas sus vertientes: histórica, política, juridical, económica, social, cultural...

Editada desde 1987 con carácter semestral, esta publicación incluye entre sus contenidos estudios con artículos doctrinales acerca del proceso de integración europea, así como comentarios sobre la jurisprudencia del Tribunal de Justicia de la Unión Europea y una crónica de actualidad; todo ello encaminado a suscitar la reflexión y la valoración crítica de los diferentes factores que determinan la evolución y transformación de la UE.


Ikusi Deustuko Europako Koadernoak

bandas
Beste argitalpen batzuk
libros Orkestra
Atal honetan eskaintzen diren argitalpenak katalogo orokorreko sailetakoak badira ere, doan jaitsi daiteke bertako edukia.

Editore, autore edo koordinatzaileen asmoa da lanok askoz gehiago zabaltzea, testu horiek ezagutu nahi dituzten ikertzaileengana eta pertsonengana, oro har, errazago iritsi daitezen, bai euren jakintza-arloetakoak direlako edo interesgarriak iruditzen zaizkielako.


Ikusi Beste argitalpen batzuk liburuak


Bilboko canpusa
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako canpusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2009 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta