Idazlea: Andres Urrutia, Santiago Larrazabal, Cesar Gallastegi, Eneko Oregi (Koord.) Bilduma: Zuzenbidea / Derecho Argitaratzailea: Deustuko Unibertsitatea Laburpena: Argitalpen hau Deustuko Unibertsitatean euskarazko terminologia eta itzulpen juridikoa lantzen duen ikerketa- taldeak bultzatu du. Aurreko ekimenei jarraipena emanez, oraingo honetan nomografia eta arau-idazketa elebidunari buruzko lan-bilduma zabala osatu da. Horretarako esparru desberdinetako ekarpen eta iritziak bildu dira, Euskal Herrikoak zein kanpokoak, herri administrazioetakoak zein unibertsitatearen mundukoak.
Andres Urrutia, Santiago Larrazabal eta Cesar Gallastegi Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasle eta terminologia eta itzulpen juridikoaren inguruko ikerketa- taldeko kide dira. Eneko Oregi Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Itzultzaileen Zerbitzu Ofizialeko burua da.
Bilduma: Pedagogia Argitaratzailea: Deustuko Unibertsitatea Laburpena:Temas de Pedagogía del Ocio liburuaren argitarapenatik bederatzi urte pasa ostean, Manuel Cuencak, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuaren fundatzaileak, hezkuntzaren profesionalentzat zein aditu eta interesdunentzat, aisiaren tratamendurako ikusmuga berriak zabaltzen dituen testua aurkezten digu.
XXI. menderako aisiaren pedagogia ekintzeko proposamen eta ereduez gain, hezkuntza eta aisiari buruzko egungo gogoetak topatuko ditu irakurleak lan honetan.