Santiago Segura Munguía

Santiago Segura Munguía, Filologia Klasikoko doktorea, Latineko katedraduna eta, gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua da. Ikertzaile nekaezina dugu, dozenaka lan idatzi eta argitaratuta dituena, eta kultura klasikoaren ikerketari emana bere bizitza profesional luze eta ospetsuan. Argitaratu dituen libururik gehienak irakaskuntzarakoak izan dira, herrialde osoko eta atzerriko unibertsitateko ikasleek euren ikasketak bideratzeko oinarri fidagarria izan zezaten. Halakoak lirateke Diccionario etimológico latín-español y de las voces derivadas eta Diccionario por Raíces del Latín y de las voces derivadas lan bikainak. Izan ere, behar-beharrezko tresna bihurtu dira filologoentzat ez ezik, beste edozein ikertzailerentzat ere bere espezialitatean sakontzeko, azken batean hizkuntzak giza zientzien potentzial guztia jasotzen baitu barruan.

Baina gure autore hau eguneroko bizitzaren historiaz ere interesatu da, zibilizazio klasikoak globaltasunean ulertzeaz, hain zuzen, antzinaro klasikoko mundua gure mundura hurbiltzen laguntzen diguten lanak sortuz. Hurbilketa horiek ez dira eskola esparru soilari lotuak izan, zibilizazio horietako (eta gureak ere badiren) eguneroko eginbeharretan barneratuko gaituzten alderdiei ere ekin die. Diogun horren guztiaren adierazgarri dira Los jardines en la Antigüedad edo Frases y expresiones latinas de uso actual liburu mardulak, Grezia eta Erromako zibilizazioak gero etorriko zitzaigun mundu modernoaren eta beronen inkoherentzia eta egokitasun pilaren (horien guztien arrastoak arima klasikoan antzeman ditzakegu) ernamuin izan zirela ulertzen lagunduko diguten faktore globalen berri izateko funtsezko bihurtu direnak. Ildo horren barruan kokatu behar dugu orain aipatuko dugun argitalpen hau ere: El ocio en la Grecia clásica. Bertan erakusten digu aisiaren gizartea ez dela gaur eguneko asmakizuna, pentsamendu klasikoaren eta, garai horretako ezaugarri etiko aipagarri legez, giza duintasuna eskuratzeko iraultzaren zutabeetako bat ere izan zela. «Gizakia gauza guztien neurria da» postulatu sofistatik abiatuta, europar zibilizazioa, Erdi Aroko lozorroari buru egin eta aro berri batean sartu zen.

Javier Torres Ripa

Director de Publicaciones de la Universidad de Deusto, y pertenece a la Junta Directiva de la UNE (Unión de Editoriales Universitarias Españolas). Entre sus aportaciones simbólicas figuran la obra Los Jardines en la Antigüedad, en colaboración con el profesor Santiago Segura Munguía, y que mereció el Premio Nacional al Mejor Libro Universitario en el año 2006. Acaba de editar con el mismo profesor la obra Historia de las plantas en el mundo antiguo, en colaboración con el Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) de Madrid.